
Loratxu bat etxerako bidean
2020.urtean euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen existentzia hutsak agerian utzi du konpondu gabeko aferak daudela. Horien soluzio bidea gauzatzea beharrezkoa zen atzo, eta gaur -pandemia hau tarteko- are gehiago.
Espainia eta Frantziako gobernuek euskal presoei ezartzen dieten salbuespen legedia bertan behera utzi behar dute, urgentziaz, eta behin betiko:
-Euskal preso guztiak Euskal Herrira ekarri behar dira.
-Larriki gaixo dauden presoek, hala nola 65 urtetik gorakoek, aske behar dute.
-Presoek eta senideek dagozkien bisitak berreskuratu behar dituzte.
-Gradu progresioa ahalbidetuz, baldintzak betetzen dituzten presoek etxean egon behar dute.
Honengatik guztiagatik, SARE Gernika-Lumok datorren ekainaren 19an (ostirala) 19:30ean Foru Plazan (udaletxe plaza) “Loratxu bat etxerako bidean” lelopean abiatuko den GIZA-KATEAn parte-hartzera deitzen du.
Utzi erantzuna