Loratxu bat etxerako bidean Giza-Katea, Gernika-Lumo

2020.urtean euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen existentzia hutsak agerian utzi du konpondu gabeko aferak daudela. Horien soluzio bidea gauzatzea beharrezkoa zen atzo, eta gaur -pandemia hau tarteko- are gehiago.

Espainia eta Frantziako gobernuek euskal presoei ezartzen dieten salbuespen legedia bertan behera utzi behar dute, urgentziaz, eta behin betiko:

  • Euskal preso guztiak Euskal Herrira ekarri behar dira.
  • Larriki gaixo dauden presoek, hala nola 65 urtetik gorakoek, aske behar dute.
  • Presoek eta senideek dagozkien bisitak berreskuratu behar dituzte.
  • Gradu progresioa ahalbidetuz, baldintzak betetzen dituzten presoek etxean egon behar dute.

160 laguneko giza-katea burutu genuen ekainaren 19an, Gernika-Lumon. Hemen Kostan Delgado sarekidearen argazki galeria-lagina:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude