
Asteburu honetan senide eta lagunen bi kotxe-istripu berri
Asteburu honetan, euskal presoen senide eta lagunek bi kotxe istripu izan dituzte espetxeetara bisitan joan edo etorriko bidaietan, salbuespen neurrietan oinarrituriko espetxe-politikaren ezarpenaren ondorioz, eta, zehazki, dispertsioa eta urruntze politikaren ondorioz.
1987.urtean indarrean jarri zenetik 33 urte pasa dira. Sistematikoki aplikatu da, eta horrela izaten jarraitzen du gaur gaurkoz. Euskal preso politikoa izate hutsagatik aplikatzen zaiena, baina, batez ere, haien hurkoek pairatzen dutena. Milaka Km egitera behartuak dira, oraindik orain (asteburu honetakoak, Cadizeko Puerto de Santa Mariara zihoazen-zetozen bik izan dute, Euskal Herritik 1100km-tara).

Orotara 348 istripu izan dituzte senide eta lagunek urte hauetan guztietan, eta 950 pertsona (adin guztietakoak) kaltetuak izan dira. Emaitzarik ankerrena 16 lagunek errepidean bizia galdu dutela da.
Nahikoa da! legez Euskal Herrian egotea dagokie, giza legez haien eskubideak errespetatuak dagokien bezala. Eta, batez ere, Euskal Herrian konponbidean sakontzeko eta bake agertoki bat eraikitzeko etxerako bidean izatea ezinbestekoa da.

Denak etxera!
Utzi erantzuna