Ibon Goieaskoetxea aske geratu da

Ibon Goieaskoetxea busturiarrak astelehenean bete zuen estatu frantziarrean ezarritako zigor osoa. Espainiar Entzutegi Nazionalak euro-agindu eskaera egina zion, eta, horren ondorioz, Madrilera eraman zuten irailaren 15an.

Egun bat geroago, hilak 16, behin-behinean aske geratzen zela jakinarazi zion epaileak, eta, ondorioz, etxerako bidea hartu zuen, hurkoak dituen Bilbo Zaharrerantz.

Salbuespen espetxe-politikak 11 urtez eragin die Iboni, eta bere etxekoei. Sistematikoki aplikatu zaizkien neurriak atzean utzi dituzte oraingoz, eta berri pozgarria da, zalantzarik gabe. 2020.urteko azken txanpan kokatuak gaude, pandemia orokor baten testuinguruan, gainera. Eta oraindik orain euskal preso eta iheslarien etxeratzerako bidean lanean jarraitu beharra dugula begi bistakoa da, gainerako 228 euskal presoak, 33 iheslariak eta 8 deportatuak etxean, etxekoekin, izan daitezen.

Horregatik guztiagatik, Eneko, Jabi eta Kepa etxean izateko bideari eutsiko diogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude