Asier Aginako preso ohi durangarra hil da

https://anboto.org/durango/1603372025259-asier-aginako-preso-ohia-hil-da

2019ko urtarrilean irten zen kartzelatik. Entzutegi Nazionalak bere zigorra etetea erabaki zuen osasun arazoak zituelako.

Bere gaixotasuna gainditzeko ebakuntza jasan ondoren, joan zen 2019 urtarrilaren 31an aske utzi zuten Asier, bere abokatuek kondena etetea eskatu ostean. Asierren osasun egoera larria zen eta behar zuen tratamendua baldintzarik duinenetan jasotzeko eskubideari erreparatuta egin zen eskaria. 15 urte zeramatzan preso Asier une hartan, eta 43 urte zituen.

Euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen neurrietan oinarrituriko legediak gaixotasunak eta eskubideen urraketak dakartza. Nahikoa da! Etxean eta bizirik nahi ditugu! Hemen, denak, eta orain.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude