
Azken Porturaino
Berria egunkariak “Azken Porturaino” ikus-entzunezko lana egin du, euskal presoek eta haien senideek pairatzen duten urrunketa eta dispertsioa politikaren testigantza zuzena jasotzeko; kasu honetan, Puerto de Santa Maria-Cadiz (Euskal Herritik 1100km.tara) dituzten presoen senitarteko eta lagunekin egindako bidaia ikus daiteke:
Presoak. Errepidea. Gasolindegia. Kilometroak. Gasolindegia. Kilometroak. Andaluzia. Gasolindegia. Puerto de Santamaria. Segurtasun neurriak. Presoak. Kilometroak. Algeciras. Segurtasun neurriak. Presoak. Kontzeptu eta irudi sare hori da euskal presoen senideen sekuentzia sorta asteburuz asteburu. Bisitaldi horietako baten erretratu txiki bat da ‘Azken porturaino’.
Utzi erantzuna