
Gernika-Lumon elkarrekin 500 Km baietz!
Datorren asteburuan, azaroaren 21-22an, Gernika-Lumon 500 Km egiteko erronka planteatzen dugu. #IzanBidea dinamika bultzatzeko nahieran korrikan, bizikletan, etxeko bizikletan, ibiltzen…norberak bere Km.ak egin, eta erronka betetzera gehitu!

Denak norabide berean, preso eta iheslarien etxeratze prozesua martxan jarri eta elkarbizitzaren eta bakearen aldeko urratsak emateko.
Gernika-Lumo eta inguruko herrietan gure ekarpena egingo dugu, eta osasun-neurriak bermatuta egingo ditugun ibilaldiak edo etxean bertan osatzen ditugun kilometroak zenbatuko ditugu. Baietz 500 km egin danon artean!
Igo zuen km-ak Izan Bidea aplikaziora eta, edozein kasutan, bidali 663 740 913 zenbakira edota gernikakosare@gmail.com e-postara zuen km-ak, zenbat lagun izan zareten, eta baita atera dituzuen argazkiren bat ere bai. Argazkiok www.saregernika.eus webgunean erakutsiko ditugu.
Ibilian, ibilian, 500 baietz! Izan bidea!

Utzi erantzuna