
Behatokiak Zuerako espetxeari buruzko txostena plazaratu du
Foro Sozialak martxan jarritako Behatokiak, Zuerako (Aragoi) espetxeari buruzko txosten monografiko bat plazaratu berri du, bertan gertatzen ari denaz ohartarazteko. Izan ere, EPPK.ko presoek bide judizialean izaten ari dituzten oztopoen lagin gisa kokatu dute.
Hausnarketa hori indartzeko datu adierazgarrienetakoa, honoko hau da: bertara leku aldatu duten inongo euskal presorik ez du gradu progresiorik eskuratu, nahiz eta Zuerako espetxe honetara gerturatu izana egoera hobetzeko bide bezala aurkeztu.

Gaur egun 8 euskal preso daude espetxe horretan. Batek ere ez du “junta de tratamiento”ko aldeko ebazpenik jaso. Ezta espetxe horretan jada ez daudenen kasuetan ere. Horietako bat izan da Kepa Arronategi preso gernikarraren egoera. Egun Zaballako (Araba) espetxearen menpeko den ospitale batean dago duen gaixotasunagatik.
Utzi erantzuna