
EAEko hainbat alderdi politikok eta gehiengo sindikalak, batera, espetxe politika aldatzea eskatu dute
EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, ELAk, LABek, UGTk, CCOOk, Steilas-ek, EHNEk, ESK-k, Hiru-k, Etxalde-k, CGTk eta CNTk egin dute bat adierazpenarekin:
Espainiako Gobernuari «Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen» eta adierazpenaren izenpetzaileen «sostengu osoa» helarazi diote euskal presoei «legedi arrunt soila eta espetxe politika normalizatu bat aplikatzeko beharrezkoak diren urratsak egitea erabakitzen badu, iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako legedia behin betiko gaindituz».
Bere biziko garrantzia du adierazpenak, bi arrazoi nagusiengatik: batetik, modu bateratu batean EAEko ordezkari politiko/instituzional eta sindikalaren gehiengoak salbuespen neurrietan oinarrituriko espetxe politika aldatzea exijitzen duelako. Eta, bestetik, egungo pandemia testuingurua aintzat harturik, eta EPPK.k daraman bide judizialaren aldeko apustuaz jakitun, pausu sakon eta azkarrak ematea eskatzen diotelako espainiar gobernu zentralari, nagusiki.
Horrelako adierazpenek badute garrantzia, batez ere, praktika bateratuarekin bultzatuak badira. Bultza dezagun guk ere pausoak eman daitezen! euskal preso eta iheslariak etxera!
Utzi erantzuna