
Gabonetako ekimenen balorazioa
Igaro den ostegunean, hilak 14, Sare Gernika-Lumoren talde motorrak (7 lagunek osotzen dugu gaur egun) gabonetako egitasmoen balorazio bilera egin genuen. Horretarako, kontuan hartu genuen ikasturte hasieran urte amaiera arte marraztu genuen plangintza:
https://www.saregernika.eus/…/ispilue-6.0-1.zatia_-1.pdf
Ondorio nagusi batzuk atera genituen:
- Balorazio positiboa egiten dugu orokorrean, hilabete hauetako lanaren helburu nagusietariko bat espetxe barruan eta senideek pairatzen dituzten errealitateak azalaraztea izan delako (kontuan harturik salbuespen espetxe politikari pandemiaren eragina gehitzen zaiola). Adibide moduan Garazi Aranas senideari egindako elkarrizketa aipagai dugu:
https://www.youtube.com/watch?v=rV7O0BVDqSA&feature=emb_logo
- Bestalde, positiboki baloratzen dugu, beste urte batez, Gernika-Lumoko udalbatzak aho batez, adostu eta kaleraturiko adierazpen instituzionala.
- Sare On irratsaio bi egin ditugu ASTRA Gernikan kokatua dagoen Biztu Irratian, partaidetza ezberdinarekin. Eta esperientzia eta egiten gauden lanarekin oso pozik gaude. Hurrengoa otsailaren 2an egingo dugu.
- Mobilizazio eta ekitaldiei dagokionez (abenduaren 31, eta urtarrilaren 9a) positiboki baloratzen ditugu aintzat harturik pandemiaren eraginez kale mobilizazioak antolatzea ez dela batere erraza, eta kontuan harturik, gainera, eguraldiak ez zigula batere lagundu (batez ere gabon zaharretakoan). Hala ere, erantzuna ona izan da bietan, eta eskertzekoa da. Sarea ehuntzeko eta sarekideak gehitzeko baliagarriak izan dira.
- Aldiz, bi mobilizazio 10 egun eskasen tartearekin antolatzeak, zailtasunak ekarri dizkigu (batez ere urtarrilaren 9koan) eta aurre-lanketan nagusiki, eragin zigun. Indarrak ondo neurtzeko beharra erakusten digu horrek, aurrera begirako lanean.
- Etxerako bidea ehuntzen jarraituko dugu.

Utzi erantzuna