
Senideen bi istripu gehiago asteburu bakarrean
Euskal presoen senideen bi istripu berri eman dira asteburu honetan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.

Mikel Arrieta preso oreretarraren lagun batek kotxe-istripua jasan du Soriatik Logroñorako bidean. Ezbeharra Soriako espetxean (Euskal Herritik 260Km.tara) bisita egin ostean gertatu da.
Bestalde, Aurken Sola preso iruindarraren lagun batek ezustekoa jasan du errepidean ere, Gasteizko norabidean, Burgoseko espetxerako (Euskal Herritik 215Km.tara) bidean bisita egitera zihoala kotxeko gurpila lehertu zaionean.
400 bat ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik, eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Euskal preso guztiak Euskal Herrian izatea ezinbestekoa da, eta urgentea da.
Euskal presoak etxera orain!
Utzi erantzuna