
Urtarrilak 9, Gernika-Lumo
Urtarrilaren 9an 300 lagun elkartu gara Gernika-Lumon “Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako Bidea gara” lelopean egin den mobilizazioan. 240 herritan burutu da Bilboko mobilizazio orokorraren ordezkoa. Busturialdean hainbat herritan ekimenak egin dira ere: Ean, Ibarrangelun, Bermeon, Gautegiz-Arteagan, Arratzun, Elantxoben, Forun, Muxikan….
Gernika-Lumon bi giza zutabe egin ditugu ospitaletik eta San Kristobaletik hasita, lehenengoaren kasuan Kortezubiko trikitilariekin lagundurik. Foru plazan elkartu ditugu biak eta ondoren amaiera ekitaldia: Koldo Gezuragaren bertsoa, Nahia Idoiaga eta IƱaki Aurrekoetxeak irakurri dute SAREk egindako testua, eta bukaera emateko Ane Mei Aspiazu, Maite Albizu eta Garazi Arriaga gazteek hiru kanta abestu dituzte. Nekane Berasaluze bideoak egiten izan dugu bidaia-lagun, eta Txebi Arriagak eta Kostan Delgadok argazkiak atera dituzte. Eskerrik asko denei!
Utzi erantzuna