
Eneko Gogeaskoetxea espetxez leku-aldatzeko berria
Atzo, otsailaren 26an, Espetxe zaintzak Eneko Gogeaskoetxea Arronategi preso gernikarraren leku-aldatzea gauzatuko duela iragarri zuen.
Eneko, egun, A Lama.ko (Pontevedra, Galiza) espetxean dute, Euskal Herritik 698 Km.tara, eta El Dueso.ko espetxera, Cantabria – Gernika-Lumotik 100 Km.tara- leku aldatuko dute. Horrekin batera, erregimen egoera aldatuko dio, espetxe zaintzaren informazio beraren arabera: 1.gradutik (erregimenik zorrotzena) 2.gradura, hain zuzen ere.
Berri honen aurrean zera adierazi nahi du Sare Gernika-Lumok:
1.- Urteetan sistematikoki salbuespen neurrietan oinarritutako espetxe politikak indarrean jarraitzen du, eta aspaldi konponbide klabetan egon beharko litzateke. Alegia, euskal preso eta iheslari eta haien senideen eskubideak errespetatzearekin batera, etxerako bidean aurrera pausoak eman beharko lituzkeen espetxe politika bat izan beharko luke.
2.- Haatik, zalantzarik gabe, berri ona da bi arrazoiengatik: batetik, dispertsio eta urrunketa murrizten delako Enekoren senide eta lagunen kasuan, eta, baita, bere espetxe egoera -erregimen aldaketarekin- hobetze bidean egon daitekeelako.
3.- Gogoratu behar dugu motxiladun ume bi daudela tartean, eta errepide Km.ak, desgaste fisiko/psikologiko eta xahuketa ekonomikoaz gain, umeen eskubideak garatzeko (ikasketak, aisialdia, familia…) orain arte baino aukera gehiago izango dituzte. Eta pozten gara.
4.- Horrekin batera, gaur egungo egoeran azpimarra egin beharra dago: SAREk eta Etxerat elkarteek errepikatu duten bezala, pandemia dela-eta, komunikazio eteteak agindu ditu espetxe zaintzak, eta espetxe guztietan ematen ari den eskubide urraketa bat da. Alternatiba gutxirekin, gainera. Horrek sortzen duen ezinegon, eta hurkoekin egoteko ezintasunarekin. Eta egoera hori aldatu beharra dago.
5.- Gure partetik, Eneko, Jabi, Kepa eta gainerako euskal preso, iheslari eta deportatuak etxean izan arte lanean jarraituko dugu.
Hemen, denak eta orain.

Mailen uribarren landabaso
2021-03-01 at 10:58 amEtxera!!!!