
Frantziako justizia ministroak euskal delegaritza jaso du Parisen
Ipar Euskal Herriko delegaritza zabal bat (tartean euskal elkargoko lehendakaria den Jean-René Etchegaray, Frantziako justizia ministeritzarekin batzartua egon da 2021ko otsaila honetan euskal presoen egoeraren inguruan mintzatzeko.
Berarekin batera Vincent Bru, Max Brisson, Frédérique Espagnac, Michel Tubiana, Michel Berhocoirigoin eta Anaiz Funosasek osatu dute delegaritza.
Delegaritzak konpontzeko diren eta fite aitzinatu behar diren dosierrak aurkeztu dizkio ministroari. Problematika hauei buruzko solasak giro baretuan iragan dira eta elkarrizketa eraikitzaileari segida emateko engaiamendua berretsi du ministroak. Euskal Herrian eraiki nahi dugun elkarbizitzaren aldagai erabakigarriak diren heinean, delegaritzak, aipaturiko dosierren bilakaera arretaz segituko du.

Zalantzarik gabe, berri ona da bilera bera burutu izana. Elkarrizketarako bide bat marrazten du, eta gaur gaurkoz urgentziazkoa den euskal presoen egoerari soluzio bide baterako aukera bat eskain lezake.
Utzi erantzuna