
Preso errepublikarrek eraikitako Gernika
Orain 84 urte, behin Gernika bonbardatua izan eta gero, frankismoak behartuak, hainbat preso errepublikarrek Gernikako hainbat leku berreraiki zituzten.
Memoriaren mapa baten bidez, berauek azalarazi nahi izan ditugu eta oroimen ibilbide batekin lagundurik errealitatea lantzen saiatu gara. Izan ere, loturak aurki daitezke, tamalez, atzo eta gaurko erreadiografiari erreparatuz gero: orduan presoan dispertsatuak izan ziren, Andaluziatik eta Estremaduratik Gernikara ekarri zituztelako eta haien eskubideak urratuak izan ziren sistematikoki, besteak beste.
84 urte eta gero preso eta iheslaririk gabeko Gernika eraikitzeko konpromezuarekin berresten gara.
Hibai Muinozgurenek egin du diseinua eta Kostan Delgadoren argazkiak dira:
Ondoren, eta urtero legez, hainbat memoria elkarteri igorri diegu egindako proiektua:

Eta aurten, berrikuntza gisa, preso errepublikarrek berreraikitako Gernikako eraikinetan buzoneatu dugu memoriaren mapa, bertako bizilagunek ezagutu dezaten bizi diren tokian, presoek eraikitako eraikinak direla.

Utzi erantzuna