Izan gaitezen etxerako (u)bidea

Datorren ekainaren 11an, ostirala, arratsaldeko 19tan Merkurio plazatik abiatuta, SARE Gernika-Lumok deitutako mobilizazioa burutuko dugu.

Izan Bidea dinamika iraunkorraren baitan, Gernika-Lumotik bultzada emateko ekarpena izan nahi du. Mobilizatzen jarraitzearen beharrari arreta jarriz.

Testuinguru berezian bizi garela jakitun, gaur gaurkoz 210 preso, 8 deportatu eta 31 iheslari daude oraindik orain euskal gatazka politikoaren konpondu gabeko ondorio gisa. Gainera, pandemia global baten baitan oinarrizko eskubideak sistematikoki urratuagoak izaten ari dira, batez ere espetxe politikek barruko eta senide/lagunen arteko harreman apurrak baldintzatu dituelako. Gogoratu behar dugu 11 euskal presok gaixotasun kroniko eta sendaezinak pairatzen dituztela, tartean, Kepa Arronategi gernikarra.

Urgentziazko afera delako, konponbide klabetan aurrera urratsak eman behar direlako, elkarbizitzan eta bake justuan oinarrituriko jendartearen eraikuntzari ekarpena egiten diolako, hemen, denak eta orain behar ditugu.

Eneko, Jabi, Kepa eta gainerako euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!

Izan gaitezen etxerako (u)bidea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude