Ikasturteko azken Sare On irratsaioa, Biztu Irratian

Astran kokatua dagoen Biztu Irratian ikasturteko azken saioa burutu dugu. Bertan, bi elkarrizketa izan ditugu: batetik, Astra Iluntzeei buruz aritu gara Irati Agorriarekin; bestetik, Ibilian ibilian urrats berriari buruz Garazi Mugertza Sareko komunikazio arduradunarekin mintzatu gara. Estanis Escribanoren zinema eta kartzela kolaborazio, agenda, eta Ander Elortegi bertsolariaren eskutitza izan ditugu.

Sare on guztioi!

Euskal Herriko irrati libreen sarean, Arrosa Sarean, gure irratsaioa entzungai dago jada. Bide batez, zorionak Arrosari 20 urtez uhinak astintzen ibiltzeagatik!

https://www.arrosasarea.eus/2021/06/22/sare-on-21/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude