Sarekide tailerra, Ispilue 7.0

Datorren irailaren 30an (osteguna) arratsaldeko 19tan ASTRA Gernikan, Sarekideon tailerra burutuko dugu, ikasturteko plangintza marrazteko.

Izan ere, SARE Gernika-Lumoren talde motorrak Ispilue proiektuaren 7.urratsa litzatekeen plangintza proposamena marraztu du, eta gainerako sarekide guztiekin partekatu, eta guztion artean osotzeko espazio eskaini gurako genuke. Beraz, gonbidapena egina dago.

Ordu eta erdiko iraupena (gehienez) aurre-ikusten dugu: marrazturiko lan-eskema aurkeztu, eta norberak lekarkeen ekarpena eta hausnarketak gehituko genituzke plangintza definitiboa egiteko.

Guztion artean lor dezakegu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude