
2022ko urtea hasi berri, presoen mapa aldatzen doa baina ez da nahikoa
2022ko urtea abiatu dugu, eta pandemia egoera batean jarraiturik, gainera. Urtarrilaren 8ko mobilizazio jendetsua egin dugu modu deszentralizatuan bada ere ( ia 200 herritan egin dira mobilizazioak) horren ondorioz.

Iaz (2021ean) 70 bat preso mugitu zituzten; gehienak Euskal Herritik gertuagoko kartzeletara edota Euskal Herriko espetxeetara. Guztira 187 euskal preso daude (EPPKko partaideak): estatu espainiarrean, oraindik orain 96 preso daude, eta estatu frantziarraren kasuan, 22. Hego Euskal Herriko espetxeetan 78 preso daude gaur egun (Arabako Zaballan 29, Donostiako Martutenen 17, Basaurin 19, Iruñean 11, Besarkada etxean (Gasteiz) 1 eta Arrasateko Aita Mennin 1 (Kepa Arronategi preso gernikarra, hain zuzen ere). Horri gehitu behar zaio 30 bat iheslari eta 8 deportatu daudela ere.
20 euskal presok gaixotasun sendaezinak edo kronikoak dituzte, eta 70 urtetik gorako lau preso daude espetxeetan gatibu. Estatu espainiarrean 156 daude 2.graduan, eta 9 preso, 3.graduan (bat bera ere ez 1.graduan). Estatu frantziarraren kasuan DPS estatusa (1.graduaren baliokidea, eta kontrol zorrotzerako mekanismoa dena) 4 preso daude, eta 18 daude estatus hori gabe.
Azkenik, bere gurasoekin gatibu jarraitzen duen haur bat dago egun (Izadi) eta urtarrilaren amaieran hiru urte beteko ditu espetxe barruan, eta, beraz, atera eta gurasoengandik bereiztua egongo da.
Honek guztiak, ondorio garbi bat adierazten digu: salbuespen neurrietan oinarrituriko espetxe politikaren amaieran urratsak eman direla, bai, baina oraindik orain urrats erabakigarriak falta direla:
1.- Dispertsioaren erabateko amaiera.
2.- Gaixotasun sendaezinak dituzten presoen berehalako kaleratzea.
3.- Gradu progresioen azkartzea.
4.- Zigorren batuketa.
Eta honi gehitu behar zaio pandemia global baten testuingurua bizi dugula eta espetxe zaintzek eskubideen urraketekin erantzuten dutela egoerari. Horrek dakarren ezegonkortasun guztiarekin, bai barruan eta bai senide eta lagunengan.
Beraz, lan handia dugu oraindik. Eta 2022ko urtea salbuespen neurrietan oinarrituriko espetxe politikaren erabateko amaiera izan behar da.
Guztion artean lor dezakegu!
Utzi erantzuna