
F.Jose Ramada euskal presoak bihotzekoa izan du Martuteneko espetxean
Francisco Jose Ramada preso irundarrak bihotzeko bat izan du gaur goizean (hilak 21) Martuteneko espetxean, patioan zegoela. Etxerat elkarteak jakin arazi duenez, Donostiako ospitalean dute orain.
21 urte daramatza espetxean, eta bere zigorraren 3/4ak beteak ditu, beraz, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukerak lituzke, gaur indarrean dagoen espetxe legediaren baitan. Beraz, etxerako bidean beharko luke. Zentzu horretan, gaixotasun sendaezinak eta kronikoak dituzten 19 euskal presoen kaleratzea exijitzen dugu.

Utzi erantzuna