Zigor batuketen afera eztabaidagai

Orain egun batzuk Berria egunkarian zigor batuketei buruzko erreportaje bat argitaratu zen. Hemen irakurgai:

https://www.berria.eus/albisteak/209218/euskal-presoen-zigor-batuketa-zalantzan.htm?utm_source=Telegram&utm_medium=Sare_sozialak_CM&utm_campaign=jakinarazpena

Estatu espainirreko Europako beste estatu batean betetako espetxe urteak zenbatuak izatearen afera parez pare irekia dago. Euskal presoei dagokionez, ia 50 preso daude estatu frantziarrean (nagusiki) espetxe zigor urteak beteak izan, eta salbuespen epaitegiek (entzutegi nazionalak, nagusiki) ezarritako zigorran aintzat hartzen ez dietenak.

Egoera honen abiapuntua 7/2014 legean kokatua dago -PP gobernuan zegoela- estatu espainiarraren entzutegi gorenak Europak ezarritako neurrien interpretazio juridiko propioa egin eta gero. Funtsean, nahiz eta Europak zigor batuketen aldeko gomendioak eman, Espainiak bere egokitzapen propioa egin zuen, eta zigorrak ez batzea ebatzi izan du denbora honetan zehar. Ondorioz, espetxe zigorra zerotik hastera behartzen die presoei.

Egoera honek, aurrena, sozializazio lan handia eskatzen du. Izan ere, legez baliagarria dena bete araztea eskatzea oinarrizkoa baita edozein testuinguruetan, baina are gehiago konponbide klabetan urratsak emateko garaian. Estatu espainiarrak ohituak gaitu Europako direktibei helburu propioei begirako interpretazio propioak eraikitzea, eta beharrezkoa da bide ezberdinetatik exijitzea (juridikoa, soziala, instituzionala, politikoa) giza eskubideak errespeta ditzala, oinarrizko printzipio legalak bete ditzala, salbuespen neurriak desaktiba ditzala, eta soluzio biderako ekarpena egin dezala.

2 response

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude