Zigor batuketak aztergai

Jabi Abaunza preso gernikarrak, maiatza hasieran 20 urte bete ditu gatibu espetxean. Gaur egun Lannemezango espetxean dute, estatu frantziarrean, Gernika-Lumotik 317 Km-tara.

Honen bestez, 2002.urteaz geroztik dute giltzaperaturik, eta estatu frantziarreko hainbat espetxe ezagutu ditu; baina baita estatu espainiarrekoak ere. Izan ere, aldi baterako Espaineratu baitute, birritan, epaitua izateko.

Denbora tarte honetan Fleury, La Santé, Soto de l Real, Valdemoro, Puerto III, Algeciras, Moulins eta Lannemezango espetxeak ezagutu ditu, besteak beste.

Horren ondorioz, bi estatuetan zigorra betetzera behartua dago, eta hor dago gako nagusia: estatu ezberdinetan betetako zigorra kontuan hartzea ezbaian duelako, beste hainbat euskal preso bezala.

Horregatik, zigor batuketak kontuan har daitezen, gaiaren lanketa egingo dugu maiatzan zehar:

  • Maiatzaren 4an, asteazkena, Iñaki Zugadi abokatuarekin hitzaldia egingo dugu zigor batuketen nondik norakoak azaltzeko.
  • Maiatzaren 13an, ostirala, kotxe karabana egitera goaz zigor batuketak gauza daitezen aldarrikatzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude