
Gernikako jaietan ere euskal preso eta iheslariak etxeratzeko mobilizazioa
Gernikako jaiak gerturatzen ari dira, eta bi urteko etenaldia eta gero jai giroan murgilduko gara gernikarrok. SARE Gernika-Lumok bere hausnarketa propioa egin du herriko jaien testuinguruan euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldarrikapenari begira:
Gaur egun 180 euskal presok gatibu jarraitzen dute, tartean Jabi Eneko eta Kepa. Oraindik orain sakabanaketa politika ez da amaitu eta salbuespen neurriak bere baitan jarraitzen dute. Badago, beraz, arrazoi nahikoa aktibazio sozialean sakontzeko.
Orain arte egin ez bezala, SARE Gernika-Lumok 2022ko jaietan mobilizaziorako deialdia egin gura du. Aldarrikapen ugariren topaleku izaten dira sarri jaiak, eta inori espazioa kendu barik, euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde dagoen gernikar gehiengo sozialari bidea eskaini nahiko genioke.
Horregatik, datorren abuztuaren 18an (San Roketxutxu egunean) arratsaldeko 20tan Merkuriotik hasita mobilizaziorako deialdia egingo du SARE Gernika-Lumok.

Utzi erantzuna