
Uztailak 27, ASTRA Iluntzeak antolatuko ditugu
Urtero legez, ASTRA Iluntzeak antolatuko ditugu gainerako eragile eta elkarteekin. Aurten, uztailaren 27an izango da gure antolakuntza eguna, eta Lilibertso elkartearekin elkarlanean egingo dugu.
Bertso saioa izango da eskaintza: Jone Uria, Igor Elortza, Ibai Amillategi eta BeƱat Bilbao bertsolariekin. Arratsaldeko 20tan eta dohainik.
Auzolanean eraikitako kultura espazioa, udako aisialdia eta auto.finantziazio bideak dira ASTRA Iluntzeak eta bere komunitateko kideak garenok badugu erantzukizun bat horretan. Gure kasuan, antolaketak eskatzen dituen egitekoetan murgilduko gara: hanburgesen prestaketak, barra, eszenatoki-aulkiak etab.ak. Eta denon laguntza ondo etorria izango da. Zu barik eztau!

Utzi erantzuna