
Eneko Goieaskoetxea Zaballako espetxera hurbildu dute
Aurretik iragarri bezala, estatuko espetxe zaintzak Eneko Goieaskoetxea Arronategi El Dueso-ko espetxetik (Kantabria, Euskal Herritik 102 Km.tara) Zaballa.ko espetxera (Araba, Euskal Herria) leku-aldatu dute ostiral honetan (hilak 26).
Zalantza barik berri ona da, bai presoarentzat eta baita senide eta lagunentzat ere. Eta pozten gara. Urteetako dispertsio eta sakabanaketa politika atzean utzi, eta etxeratze bidean hurbilpen bat delako. Baina ez da nahikoa. Eneko eta gainerako euskal preso eta iheslariak etxeratu arte lanean jarraitu behar dugu. Kepa, Jabi, Eneko eta gainerako euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera, etxekoekin!

Utzi erantzuna