
Senideen kotxe istripu berria. Sakabanaketa amaitu!
Etxerat elkarteak jakin arazi duenez, Rennes-eko (estatu frantziarra) espetxean (Euskal Herritik 795 km-tara) preso dagoen Itziar Morenoren lagun batek auto-istripua pairatu zuen, Bilboko presoa bisita egitera zihoala. Istripua joan zen uztailaren 17an, A83 autobidean gertatu zen, Sainte Hermine izeneko herritik gertu.

Bata bestearen atzetik zioazen bi kamioi aurreratzen saiatu zen ezkerraldetik, baina bat batean kamioi bat bestea aurreratzen hasi zen, argiak eman gabe, eta kamioiaren atze aldearekin talka egin zuen Morenoren lagunaren kotxeak. Kotxea zirkuluetan hasi zen biraka errepide alboan geratu arte; kamioilariak alde egin zuen geratu gabe. Istripuaren ondorioz kotxeak erabateko hondamena jasan zuen eta, zorionez, Ikusita hankak eta besoak mugitzen zituela kotxetik atera zen presoaren gertukoak. Anbulantzia batek ospitalera eraman zuen presoaren laguna, radio-scanner bat egin zioten eta gau bat bat egin zuen ospitalean.
Sakabanaketa politika amaitu beharra dago. Hamarkadetan sistematikoki aplikaturiko salbuespen neurriak bertan behera geratzeko jendartearen mobilizazioan sakontzeko beharra dugu. Denak etxera!


Utzi erantzuna