Senideen kotxe istripu berria 2022ko azaroan!

Xabier Goienetxea preso politiko errenteriarraren bikoteak kotxe-istripua izan zuen larunbat arratsaldean, Lannemezan espetxetik (Baionatik 170 km) etxerako bidean, bisita egin ondoren.

Euskal preso gehienak Euskal Herriko espetxeetan badira ere, oraindik, 12 preso dira Frantziako espetxeetan (bat Parisen eta beste guztiak Lannemezanen) eta beste 14 Espainiako espetxeetan. Ezin dugu ahaztu hurkoak bisitak egiteko errepidera ateratzen direnean arriskuak mantentzen direla.

Ihintza Bidarte Xabierren bikotekidearen urteko bigarren kotxe-istripua izan da, iaz lau kotxe istripu gertatu ziren orotara, eta 400 bat ez-behar izan dira urrunketa politika indarrean denetik. Kaltetutako senide eta lagunak 1.000 inguru izan dira urte hauetan guztietan, eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Ezin da horrelakorik errepikatu!

Bada garaia preso guztiak Euskal Herriratzeko eta preso, iheslari eta deportatuek egin behar duten etxerako bideari oztoporik ez jartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude