Urrunketa amaituko dugu! manifestazioa eta ekitaldia

140 lagun mobilizatu gara Gernika-Lumon urrunketa amaituko dugula aldarrikatzeko.

Gabon zaharretako manifestazioa eta ekitaldiarekin, orain 8 ikasturte hasitako Ispilue proiektue amaitutzat ematen dugu. Bere helburua dispertsioa amaitzearen aldeko aktibazio soziala sustatzea ze, eta nahiz eta oraindik ez den guztiz gauzatu, urrunketa erabat amaituko dugula laster adierazi ahal izango dugu.

Ondorioz, prozesu sozial berria abiatuko dugu 2023an. Etxeratzera deituko da, eta gaur egun dauden 173 euskal preso, 23 iheslari eta 5 deportatuen erabateko etxeratzea gauzatzeko aktibazio soziala sustatzea izango du helburu nagusia.

Urtarrilaren 7an hitzordu garrantzitsua dugu Bilbon. Mobilizazio orokorra deitu dute SAREk eta Bakearen Artisauek. Bilboko kaleak betetzeko deialdia da giza eskubideak, konponbidea eta bakea printzipioen gainean.

Argazkiak: Kostan Delgado

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude