1937-2023: emakumearen gatazka erradiografia bat

SARE Gernika-Lumok emakumearen memoria erradiografiari arreta egingo dio aurten. Urtero bezala, oroimen ibilbide baten bitartez aurkeztuko dugu proiektuaren euskarria. Apirilaren 22an (larunbata) goizeko 11,30tan Merkuriotik hasita.

90 emakumeren izenetik gora bildu ditugu lanean: ebakuaturikoak, erbesteratuak, iheslariak, presoak izanikoak denak. Hamarkada hauetan guztietan gatazka eta bere ondorioak pairatu dituztenen emakumeen izenak (eta izanak) dira.

Maitane Azurmendi artistak egindako marrazkia (“Gernikar emakumeak XX.mendean, ahotsak eta bizipenak” liburutik ateratako argazkian oinarriturik)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude