Gernikako jaietako mobilizazioa, abuztuak 18

Eskerrik asko Gernikako jaien testuinguru honetan, SARE Gernika-Lumok antolatutako mobilizazinora gerturatu zarien guztioi. Jakin badakigu jaietan lanak, parrandak, lagun eta familia artekoak, aldarrikapenak… leku eta egiteko asko eskatzen dabela, eta azken txanpan gagozan/gauzen honetan eskertzekoa da euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzeko deialdiak babestea.

Izan be, errealidadeak bere horretan jarraitzen dau: Etxerat elkarteak orain bi aste jakinarazo dauenez, 156 euskal preso (horreetatik 16 gaixotasun larri edo sendaezinak daukiezanak, eta 7, 70 urtetik gorakoak diranak), 17 iheslari eta 5 deportatu dagoz. Konponbidean jarri beharreko ondorioak dira. Hiru dira gure herrikideak: Enekori, Jabiri eta Kepari etxean eta aske izatea dagokie. Guk, lanean jarraituko dogu helburua lortzeko.

Uztailean SAREk -beste bi euskal elkartegaz batera- Genevako Nazio Batuen Erakundeko torturaren aurkako batzordean txosten bat aurkeztu eban. Euskal presoen atalari dagokionez, zera aipatzen zan: dispertsino politikaren amaiera emon bada be, azpimarragarria da ondinokarren etxeratze bidean dagozan/dauzen oztopoak.

Bi eremutako trabak dira horren lekuko argia: batetik, Euskal Herrian kokatuak dagozan/dauzen espetxeetako zaintza batzordeek gradu progresinoetan aldeko txostenak aurkezten badabez be, Entzutegi Nazionalak, nagusiki, atzera botaten dauz; eta, bestetik, beste hainbeste egun batzuetako baimen eskaerei dagokionez. Hainbat presori ukatu egin jake halango neurriak izatea orain arte, eskaera-erispideak beteten badabez be.

Beraz, eta ekaineko mobilizazinoan iragarri moduan, guztien etxeratzea helburua dauan #etxeratzera prozesu sozialari arreta berezia emongo deutsagu. Horretarako, sektore, elkarte eta norbanako ezberdinakaz harreman txanda bat egiteko asmoa daukagu, eta lan hori mobilizazinoakaz uztartuko dogu.

Epe laburrean, gogoratzeko hitzorduak badaukaguz: datorren abuztuaren 25ean, eguerdiko ordu batean, Bilboko Aste Nagusiko mobilizazinoa egingo da SAREk eta hainbat konpartsek deituta. Horren ostean bazkaria egingo da eta Arranon ondino dagoz txartelak salgai. Horregaitik, ohikoa dan azken barikua ez dogu egingo abuztuan, Bilboko deialdi hori indartzeko. Irailean egingo dogu barriro Pasealekuko eskaileretako elkarretaratzea.

Busturialdeko Hitzan mobilizazioaren harira, jasotako kronika:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude