Zaintza eta kartzela

Datorren azaroaren 30erako Denon bizitzak erdigunean dinamikak -Euskal Herriko mugimendu feministak sustaturiko espazio zabala zaintzaren inguruko lana bideratzeko- deitu du greba feminista orokorrera.

SARE Gernika-Lumok bere plangintzan kokatu zuen afera honekin lotuta , ekarpen bat egingo zuela. Horren ondorioa da “zaintza eta kartzela, eztabaidarako materiala” txosten hau. Gure egitekoa, orain, bi norabidetan burutuko dugu: mugimendu feministarekin partekatzea, eta, bigarrenik, SARE Gernikako komunitateari begirako zabalpen lana egitea.

Hemen dago dokumentua deskargatzeko, eta eztabaidarako euskarri gisa:

Euskarriaren laburpen bideoaren bidez, edukiak azaldu dizkigute Maider Amutiok eta Leire Gonzalez sarekideek:

Azaroaren 30ko greba feminista orokorrarekin bat egiten du Sare Gernika-Lumok; eta deialdia egiten dugu denok bat egiteko

Busturialdeko Hitzak, Bizkaiko HItzak eta Berria-ko webguneek lanketaren kronika egin dute:

https://www.berria.eus/lurraldeak/bizkaia/gernika-lumoko-sarek-kartzelak-zaintza-kaltetzen-duela-ondorioztatu-du_2116948_102.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude