Etxeratzera

2023ko urtarrilaz geroztik prozesu sozial berria abiatu dugu SARE Gernika-Lumok bultzatua.

Aurrekoak (Ispilue proiektuak) dispertsioa eta urrunketa amaitzearen alde gehiengo soziala aktibatzea eta posizionatzea zuen xede. Oraingokoak, eta egungo errealitateari erreparaturik, euskal preso, iheslari eta deportatu guztien erabateko etxeratzean Gernika-Lumoko gehiengo soziala aktibatzea eta posizionatzea izango du helburu.

Horretarako, SARE Gernika-Lumok dinamika sozial iraunkorra aurkeztuko du bai modu bateratuan lantzeko, eta bai norbanako edo kolektibo gisa, ekarpen aktiboa sustatzeko. Ikasturte bakoitzeko plangintzak plazaratuko ditugu tarteko helburuak betetzen joateko, eta, metatzen eta areagotzen doan bidea gauzatzeko. Gernika-Lumok zer esan eta zer egin handia du langintza horretan. 

Etxeratzea helburu. Denak etxera atzera.